XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II. KAPITULUA
Bitxia baino bitxi gehiago
Adio, oinak!
O, nere oin txiki gaixoak, jakin nahi nuke nork ipiniko dizkizuen orain zapatak eta galtzerdiak, maiteak!
Ziur nago
Urrutiegi egongo naiz zuetaz arduratzeko.
Ahal duzuen era onenean konpondu beharko duzue... baina atsegina izan behar dut haiekin
Ea ba: bota berri pare bat emango diet Gabon guztietan.
Eta segitu egin zuen berekiko planeiatzen nola konponduko zen.
Eta ze arraroak izango diren helbideak:
Aliceren Eskuineko Oin Jauna
Tximiniako Tapiza
sutondoan,
Ai ene, nolako zentzugabekeriak esaten ditudan!"
Justu orduan, Aliceren buruak gelako sabaiaren kontra jo zuen; izan ere, bederatzi oin pasako altuera zeukan orduan, urrezko giltza txikia jaso zuen segituan eta lorategiko atera abiatu zen presaka.